We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Tantaka

from "Herio" by URGATZ

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

lyrics

Badut gurutzea baina hiltzea falta zait
Badut hiltzea baina iltzeak falta zaizkit
Eskuak eta oinak egurrari lotuak
Odola da lurrera erortzen tantaka, tantaka

Baduzu gurutzea baina hiltzea falta zaizu
Baduzu hiltzea baina iltzeak falta zaizkizu
Eskuak eta oinak egurrari lotuak
Odola da lurrera erortzen tantaka, tantaka

Bada garaia eta beldurrak lurperatzeko
Itzal guztien gainetik hegaldia abiatzeko
Eskuak eta oinak lurretik bereiztuaz
Arima ari zaigu askatzen tantaka

Harrika egin diot nire hilarriari
Sua eman diot nire gorpuari
Agur esan diot nire hilobiari

Hil osteko bizitza
Baitaukat aurretik
______________________________________________________

credits

from "Herio", released May 30, 2014
Antzinako istorio bat kontatzeko gogoa sentitu dut, beharra.
Antzinakoa, bai, bertatik omen baitatoz istoriorik aberatsenak, irakasgairik preziatuenak.
Istorio honen protagonista mendian bizi zen, paradisu kontsidera daitekeen leku lasai eta eguzkitsuan. Bere etxeko hormak babesle arduratsu eta beroenak ziren eta bere ohean lo egiten zuena limoiondo usainak esnatzen zuen. Leihotik begiratzean, larreek dir-dir egiten zuten, eta urtaro bakoitzak bere jantzirik deigarriena janzten zuen.
Ez zegoen etxe hortan ilargi gabeko gaurik, eta honek beti zeukan kontatzeko zerbait, sekreturen bat, ipuinen bat, abenturaren bat..
Etxeko biztanleak bere ile luzearekin aztitzen eta alaitzen zituen bazterrak.
Goiz batean eguzkiak bere izpiak irentsi zituen, eta ilargiak bere argia erantzi.
Ilargiaren presentzia indartsuagatik isilik egon ohi ziren piztiek , mendeku gosez, bere bihurtu zuten gaua. Uluka eta garrasika gozatu zuten debekaturiko izaki eta jarduera oroz.
Biluzik geratu ziren urtaroak, ez hotz, ez bero, ez haize ez heze, ez fruitu, ez lore.Biluzik. Erlojuek ez zeukaten ordurik, eta leihoak iluntasunez aspertuta, opaku bihurtu ziren.
Arima sendoenak ere badu zirrikituren bat eta hartatik zoramenak, bere erreinua eskaintzen zion biztanleari.
Ez gau, ez egun, ez egunsenti, ez iluntze ez zen batean atea jo zuten. Atea erori egin zen, behingoz norbait sar zedin, damutu baino lehen.
Herio zen, zuriz jantzia.
Goitik behera estalita azaldu zen, guztiz, oinak izan ezik, zikinak eta minduak ziruditen, hainbeste ibili, irakatsi, lapurtu eta eman izanaren aztarnaz beteak.
“Zergatik etorri zara? Zertarako? Zurekin eramango nauzu? Nora? Luzea izango da bidea? Helmugan nago jada?”
Milaka galdera egin zizkion biztanleak, Heriok isiltasunez erantzun zizkion. Bizitzako urte guztiek erakutsi baitzioten zenbateraino den isiltasuna esanguratsu. Galderak agortu zirenean etxera sartu zen.
Guztiek ekiditen zuten Herio, gehienen amets gaiztoenen protagonista zen. Gutxik gogoratzen zituzten profetei kontatutako harri bitxiak, bizitzari eginiko mesedeak. Hasperen egin zuen.
Biztanlea, bitartean, galduta zegoen. Izoztuta irakiten, gosez, egarriz eta inoiz baino aseago.
Heriok, berarekin bat egiteko jarraitu beharreko bidea erakutsi zion.
Ezinegon beldurgarri batean murgildu zen. Bere gorputza desegiten sumatu zuen, astiro-astiro husten.
Ondoren sentimendurik txundigarriena pairatu zuen, ezereza, hutsa, dena zen zuri, dena zen beltz, gorputza bezala hustu zitzaion gogoa ere, bere izate eta nahi guztiak biluztu ziren. Bere izatea kondenatzen zuen oro desagertu zen, pentsamendu eta ekintza oraindik ernaldu gabeak izan diren unera eraman zuen Heriok. Bizitzaren zapore guztiak dasta zitzan, askatasuna uler zezan.
Horren ostean, lurrak emandako indarrari esker, loratzen hasi zen bere gorputza. Halaxe itzuli zen etxera, berpizturik, indar berri batez horniturik.
Inoiz baino koloretsuago zegoen etxea ere, biziago. Gerizondoak, pagoak, sahatsak … izkina guztietan hazi ziren. Asmatu gabeko animaliak bitartean hauen artean zebiltzan, jolasean. Leihoak etxea eta mundua lotzen zituen zilborreste bihurtu ziren, eta haizeak bere doinu fresko eta atseginez dena betetzen zuen.
Gaua eta eguna batu ziren eta biek argitu zuten magiko bihurtu zen unea.
Biztanlea, biztanle izateari utzirik, leku hartatik atera zen, betirako.

license

all rights reserved

tags

about

URGATZ Basque Country, Spain

URGATZ
Baskisch Ensemble

contact / help

Contact URGATZ

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like URGATZ, you may also like: