We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Urgatz - Ez da

from "Herio" by URGATZ

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

lyrics

Ez da zalantzarik bidegurutzean
Heriotza helmuga denean
Askatasuna dohainik da

Ez da errudunik
Zure gaitzen atzean
Zaila da ohartzea
Dena jakina denean

Ez da beldurrik
larruazal hilkorretan

Ez da eromenik
Zalantzak baztertzean
Argia da bidea
Dena jakina denean
Ez al da gurutzerik
Hitza zeurea denean?
Askatasuna dohainik da

Ez da beldurrik
larruazal hilkorretan
______________________________________________________

credits

from "Herio", released May 30, 2014
Gogoan dut nola ibiltzen nintzen, nire kateak identifikatu nahian. Amaigabeko galderetara eramaten ninduen honek, esnatzen ez ziren gauetara, eguzki gabeko egunetara.
“Beldurra izan ote da hori esatea galarazi didana?”
“Auto-kontrol eza izango da beste hori egitera bultzatu nauena?”
“Zer da nire izatearekiko deskonexio hau bizitzera eramaten nauena?

Pozoitutako gizarte batek aberasten dituen aukerak? Ametsak? Zauriak?” ,“Nire baitan dauden indar ezkutuen trikimailuak?”

Ai... zenbat denbora galtzen nuen, eskerrak mundua borobiltzeko edabea aurkitu dudan.
Izan ere gehienek hilkorrak garela diote. Eta ezetz diotenek ere nolabait mugatu kontsideratzen dute gure existentzia. Hurrengo pausora eramango gaituen argi printza edo froga doilorra.

Usteak uste, fedeak fede, bizi honen hasiera eta amaiera atzeman ditzakegu behintzat, norabide bat daramagula sentiaraziz, horizonteari eskainiz gure itxaropena.
Jaiotzen garenetik hasten dugu heriorantz eramango gaituen bidaia, gugan bizi da bien arteko dialektika. Nola galdu beraz denbora gehiago galderak egiten?
Ez … nahiago dut erantzunak sortu.
Elikatzen nauen eguzkia jarraitzen dut orain, loratzen lagunduko nauena, egun batean ustelduko den larruazal ahul hau berotzen duena. Izan aske lagunok! Izan aske arren!
Gizaki naizen heinean hau betebehar bat dela ulertu dut, ezin albo batera uzteko aitzakiarik aurkitu, ezta arimaren zirrikitu ilunenetan ere.
Ez dut eginiko pausoen oihartzunak jarraitzeko inongo asmorik, izandakoek ez dute inongo erantzunik.
Izan aske, ideiak ernaltzeko, pentsamenduak erditzeko
Askatasuna ez bada gure zainak asebetetzen dituena, ez bada gure oinei bidea sortzen diena, gure begirada taxutzen duena… Zer da ba orduan? Bizitzaren doinua abestera garamatzana, su hau sentitzera eta honekin batera dantza egitera garamatzana?

Erreinu ilunenetan erantzunak bilatzen jarraitzen dutenei, amets amaigabeetan igerika dabiltzanei begietara begiratu eta beraien eskuak lurrean lurperatuko nituzke. Senti dezaten errealitate honen indarra! Egunerokotasunaren bizitasuna! Hau da erantzunak bilatzeko eta sortzeko unea! Izan aske arren lagunok!
Jakintsuek diotenez, Heriok ez baitu barkatzen.

Baina orduan, zergatik dator nigana beste behin deskonexio sentipen hau? Zerk zorabiatzen du nire barrena? Zer da orain nire gauak esnatzen dituena? Zer?

license

all rights reserved

tags

about

URGATZ Basque Country, Spain

URGATZ
Baskisch Ensemble

contact / help

Contact URGATZ

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Ez da, you may also like: