We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Basamortua

from "Herio" by URGATZ

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €1 EUR  or more

     

lyrics

Eta hari galdetu nion
Inoiz itzuliko al diren
infinitura bidaltzen dituzun
begi hoiek.

"Ez ezazu berriz
bere izena aipatu,
Sugearen itzalak
besarkatuko zaitu".

Nor da gezurretan dabilen hori?
Eraman dezatela basamortu amaigabera.
Pentsalari handienen magalera.
Beraiek erabaki dezaten nor den eroa.

Eta ikusi nituen,
Heldulekurik aurkitu ez zuten
esku guzti haiek
urrunean galtzen.

"Ez ezazu berriz
bere izena aipatu,
Sugearen itzalak
besarkatuko zaitu".

Nor da gezurretan dabilen hori?
Eraman dezatela basamortu amaigabera.
Pentsalari handienen magalera.
Beraiek erabaki dezaten nor den eroa,
Non den geroa, gakoa, bizitzaren erroa.

Denok zuhaitz berdinaren itzalpean baikaude.
Noizbait baimenik izan baduzu,
orain da momentua. Hau da ordua.

Pentsamentu eta ekintzaren
artean aurkitzen den
espazio hutsean elkartuko gara.
____________________________________________________

credits

from "Herio", released May 30, 2014
• Parkatu, sartu ahal naz?

- Bai, bai, pasa.

• Apolo?

- Dioniso?

• Bai, urrutittik nator, erantzun bile. Izen be, ahots bat entzun dogu askatasune gurtuten, sekuleko pasinoz. Eta harrittu egin gaittu haren zigurtasunek, baitte beldurtu be.

- Leku egokixera ailega zara. Hemen entzun zuzen ahotsak kudieten duz eta. Ia konta, zek ikaratu zaittu?

• Handik be badogu aske sentitziek dakarren plazer horren berri. Sentidu izen dogu irrika hori gure zainek berotuten, haize boladaren bat gure arimie astindduten. Baina beti euki izen deuz ondorixo latzak eta horregaittik ikaratu naz. Izen be, badago guztiz aske sentidutie baino kartzela arriskutsuagorik? Egi osoa ulertu izena baino ideia izugarrixaurik?


- Trankil, trankil, tire, ulertuten dot zure kezkie. Ahal da izen lar urrunetik zatozela ondo ulertuteko. Ahaleginduko nai hobeto azalduten:
Ie ba! Mundu honetako argitasunetaz baliatu biher gara batez be gure arrazoiek gu argitxasunera eruteko. Hauxe da arriskuetatik salbako gaitzuzena.

Hau isilariztiek eruten gaittuz zoramenera, galbidera.

Ilun egon dana argitxuteko ordue da, daburduko. Eta honetarako gure garun gaittasunek erabili biduz.

• Arrazoia da, beraz, askatasunera helduteko modu bakarra?


- Halan da, bai. Arrazoie da gakoa, ni nai giltze.


• Ba esan, zenbatek pairatu dabe zoramen ankerrena heuren arrazoieri men eittiarren? Zelan dakizu zure kontzientzixe ez dabela jelosixek erosi? Edo ez dala narzizismoaz maitteminddu? Zelan jakin zenbaterainoko dan distiratsue zure egi hori?

Ni naz zure konszientzitik kanpo dagoen sentimendu oro.

• Ni naz gorputze, materia!!

- Bajatu tonue, mesedez, zelan da posible? Puntu honetan gauz oniño?
Akaba die ilunetan itxoten ginen gauek, akaba die hautseri sakrifizixo itten ibili biherrak, akaba die itsaso amaigabietan itto zire ideia guztixek. Baku honeri guztixeri zentzue emoteko bidie, orainek ekarrikozku.
Aprobetxa in bidu! Bizi ein bidu! Libre izen bidu!


• Zure tresnie sortu eta landu dozu, ez dot hori gitxietsi gure.
Baina,erdixen dozun egi horrek zer izten deu albo batera?


- Sentimena gurtutie ez da zilegi
Ametsak entzutie ez dau justifiketa
Okeliek dinotsuna tranpa bat baino ez da. Isilarazi ein bide, entzungor ein.

• Honen eurrien esan biherra sentitu dot:

• Bide ilunenak dekodaz nik gogoko
Akerran begixetatik begittuten dot gabie, bizi-bizi, isilik
Pozoindduniko arimie dekola dinoe eguzki gerlarixek
Ba pozoi horrek berpiztu nau
Iluntasune argi eza dala esan deutsue? Askoz gehixago da
Askok esango dabe ez nazela egi bilatzaile,
Baina gu geu moduen amaigabie da egixe be
Ozeano infinitu baten galtzen dire honen aztarnak
Dekoguzen tresnak erabili geinkez hau aztertzeko
Zentzumenak dinoenari zentzu bat emoteko
Eta mundue borobildduteko
Baina beti da mugatue gure egixe, kaiola gure tresnok
Aske sentiarazten gaittue
Aske gara gure istorixoa gure modure sortzeko
Baina ez ahaztu gure kantue,
Ez ahaztu gabien oihartzune

Gure arrazoimenak preso egin ezin dabena existiduten da.
Akaso ez zuretzako.
Baina bai zugan.


- Nungo denporatatik zatoz? Zer zabilz hemen? Guk baku gure bidie, luzie eta gogorra izen da. Indduz akatsak sarritten, baina argixe ikusi du. Eta arrazoie erabiltzen du egixeri hurbiduteko.

Badau hori baino aukera hoberik?
Zeittik gusu gu barriro nahasta? Zeittik gusu gu barriro labirinto hasierara eruen?

• Ez al da ba hori edozein garaiko edozein pertsonak sentitu izen dabena? Badekola dana ulertuteko giltze?

Benetan aske izen nahi badozu egin aurrera zure bidien, egin, baina ez ahaztu nire doinue, gauen argixe zugana be heltzen da ta.

Itxitte dauzen ate guztixen atzien egon ohi gara, lasai, bertan jaso geinkezenak
irensten.

Nonoz ate horren atzien egoteko aukerie be izen deu baten batek. Imajinetan dozu? Ezin izen deu ikusinikoa hizkuntzara itzuli, sentidunikoa, bizinikoa.
Baina horretarako gagoz gu, dana ikusi daben begixeri entzuteko.


Existiduten da.
Akaso ez zuretzako.
Baina bai zugan.

license

all rights reserved

tags

about

URGATZ Basque Country, Spain

URGATZ
Baskisch Ensemble

contact / help

Contact URGATZ

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like URGATZ, you may also like: